Prentsaurrekoa



Gure auzokidea den Jose Angel Bigurik pairatzen duen gaixotasun larriaren aurrean :

BIGURI ASKATU plataformatik Aiarako presoa den Jose Angel Biguriren berehalako
askatzea eskatzen dugu.

Martutene kartzelan espetxeraturik, Bigurik gaixotasun larria pairatzen du eta duela

egun batzuk Donostia ospitalean ebakuntza egin diote.

Halaber, gogorarazi nahi dizuegu Bigurik 1989ko irailetik dagoela preso, hau da,
22 urte baino gehiago espetxeratuta. Beti egon da estatu espainiarreko kartzeletan
dispertsaturik, bere etxetik 600 km baino gehiagora; zigorra osorik dauka beteta baina
betiko kartzela-zigorra dakarren 197/2006 doktrina aplikatzearen ondorioz, kartzelan
segitzen du.

Horregatik, berehala askatzea eskatzen dugu, baita gaixotasun larriak eta sendaezinak
dituzten gainerako euskal presoak ere.

Kartzela-politikak utzi egin behar dio errepresio eta erabilera politiko tresna izateari
eta konponbide demokratikorako tresna bihurtu. Hortaz, dispertsioa deuseztatzea, preso
gaixoak askatzea eta biziarteko kartzela-zigorra dakarren 197/2006 doktrina aplikatzeari
uztea ezinbestekoak direla uste dugu baita bakardade, isolatze egoerak eta erasoen
ezereztea ere.

Indarrean dagoen kartzela-politikaren erantzuleei dei egiten diegu urratsak egin
ditzaten euskal gizartearen gehiengoak markatzen duen norabidean : kartzela-politika
honen amaiera, kartzelaraturik dauden pertsonen eskubideak errespetatzea eta pertsona
guztien eskubide guztiak errespetatuak izango diren jokalekua sendotzea.